Joan edukira
iLab

Urtarrilaren 29an iLabaren 2. Foro Irekia. Egitaraua eta izen-ematea

Bertan orain arte egindakoak ezagutaraziko dira, besteak beste, urte honetako ibilbidea eta iLabeko talde eta proiektuetan egindako lana. Gainera beste sare batzuetako esperientziak ezagutu eta haiekin ideiak trukatzeko unea ere antolatu da.

iLabaren 2go Foro Irekia Urtarrilaren 29an izango da Donostian GUNEA espazioan, (Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan) goizeko 9:45etatik 13:30ak arte.

Foro Irekia elkarlanerako gune bat da, eta iLabaren sareko parte-hartzaile guztiei irekita dago, bai eta noizean behin ekarpenak egin nahi dituzten beste erakunde eta pertsonei ere.

Bertan orain arte egindakoak ezagutaraziko dira, besteak beste, urte honetako ibilbidea eta iLabeko talde eta proiektuetan egindako lana. Gainera beste sare batzuetako esperientziak ezagutu eta haiekin ideiak trukatzeko unea ere antolatu da.

______

Honakoa da diseinatutako egitaraua:

9.45-10.00. Bertaratuei harrera

10.00-10.10. Harrera instituzionala

Irune Berasaluze. Gipuzkoako Foru Aldundiko Gobernantza diputatua.
Maria Ubarretxena. Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua.

10.10-10.15. iLabean 2024ean egindakoen laburpena

Miren Martiarena. Eusko Jaurlaritzako Gobernu Irekiaren eta Gobernu Onaren zuzendaria.

10.15- 11.45. Ikasi eta ezagutza trukatzeko hitzaldiak eta mahai ingurua: Transferentzia

Partaidetza arloan berritzaileak diren eta sare baten baitan jakintza-transferentzia lanak egiten ari diren beste esperientzien hitzaldiak eta mahai-ingurua.

  • Bherria. Herritarrekin lankidetza-proiektuak bultzatu nahi dituzten Euskal Udaletako teknikarientzako proiektua.
  • Arantzazulab. Demokraziaren berrikuntza laborategia eta Etorkizuna Eraikiz Gobernantzako Erreferentzia Zentroa.
  • Decidim. Herritarren partaidetzarako plataforma digitala.

11.45-12.10. Atsedena

12.10-13.20. Sarean eta elkarlanean aritzeko ariketa

iLabeko 2024eko lau Transferentzia proiektuekin elkarlan ariketak egitea, hauek aplikatzeko aukerak irudikatzeko.

13.20. iLab-eko hurrengo urratsei begirako ekarpenak jasotzeko irekiera azaltzea

13.30. Itxiera

______

Parte-hartu nahi izanez gero, eman izena HEMEN

[Edukiera mugatua]

iLabaren 2.go Foro Irekia

Urtarrilaren 29an | 9:45 - 13:30

Gunea Espazioa - Gipuzkoa Plaza, 1, 20004 Donostia-San Sebastián

Informazio gehiago: ilabpartaidetza@euskadi.eus