Joan edukira
iLab

atxiki zaitez agente latente gisa

Agente Latenteak partaidetzako berrikuntzaren arloan interesa duten eragileak dira – esperientziadunak izan ala ez –, eta iLabeko ikasketa-komunitatearen garapenean inplikatzeko nahia dutenak, bai irakatsiz, bai beste batzuengandik ikasiz.

Hauek dira Agente Latente gisa iLabeko kide izatearen onurak eta konpromisoak.

Ondoko aukerak izatea:

  • iLabek abian dituen proiektuak gertutik ezagutzea, bisiten edo "ate irekien" saioen bidez..
  • iLaben estrategiari eta proiektuei buruzko iritzia eta ikuspegia ematea.

Halaber, kideengandik hauxe espero da:

  • Foro Irekian parte hartzea, eta bertan gauzatzen ari diren proiektuen eta zehaztutako estrategiaren berri ematea.
  • Jarrera proaktiboa izatea, deitzen dituztenean edo iritzia eskatzen zaienean erantzutea, eta modu konstruktiboan parte hartzea.
  • Ezagutza eta jardunbide egokiak partekatzea.

Hori guztia Lankidetza Plataformaren bidez egin ahal izango da. Bertarako sarbidea datu pertsonal batzuk emanez lortzen da. Plataforma horretan, partaidetzako berrikuntzarekin eta iLabekin lotutako gaiak ezagutzeko, iritzia emateko, parte hartzeko eta partekatzeko aukera izango da.

iLaben Elkarlanerako Plataformaren barruko espaziora Agente Latentei sarbidea emateko erabiliko dira emandako datuak.

+Datuen Babesaren Informazioa
Enviar

Politikak