proiektu deialdia
Eragile sozial, instituzional eta/edo espezialista anitzek sustatutako proiektuak garatzeko laguntza.
Transferentzia-proiektu esperimentalen deialdia 2024
iLab-ak deialdia antolatu du esperientziak eta ikaskuntzak transferitzeko ekintzak egin nahi dituzten partaidetzako berrikuntza proiektuentzat.
Deialdia 2023ko abenduaren 18tik, eta 2024ko urtarrilaren 30era bitartean egongo da zabalik. Honetan herritarren partaidetzarako esperientzia berritzaileen transferentziara bideratutako 4 proiektu bilatzen ditu, 2024ko martxotik urrira bitartean garatuko liratekenak.
Beren esperientzia transferitzeko ekintzak egitea bilatzen duten ekimenek edo ekintzak egiteko prozesuan dauden ekimenek proposamenak aurkez ditzakete, ikaskuntza esanguratsuak lortzeko eta transmititzeko helburuarekin.