Joan edukira
iLab

Datorren urtarrilaren 17an iLabaren 1. Foro Irekia egingo da: iLab-aren martxa ezagutzeko eta Proiektu Esperimentalen Deialdiaren barruan aurkeztu beharreko proposamenak kontrastatzeko topaketa

iLab-aren 1. Foro Irekia datorren astean izango da Bilbon (Zabalguneko eraikina, Zabalgune 11), goizeko 10:00etan.

Interesa duen edonori irekita dagoen topaketa parte-hartzaile honetan, orain arte egindako lana ezagutaraziko da, eta Proiektu Esperimentalen Deialdira aurkeztu nahi duten ekimenei kontrasterako eta laguntzeko gune bat eskainiko zaie.

  • Bileraren lehenengo zatian, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak laborategiaren ikuspegi estrategikoa eta hura ezartzeko eman diren urratsak partekatuko ditu, arreta nagusia Euskadiko Partaidetzaren Berrikuntzaren Mapan jarriko duelarik: tokiko hainbat ekimen, sare, prozesu, erakunde eta ekintza biltzen dituen mapa, inspirazio-iturri izan daitezkeen modu berriak ikusaraztea eta balioestea helburu duena. Era berean, sortu berri den Talde Eragilea aurkeztuko da, lurraldeko hainbat eragilek osatzen dutena, eta iLab-earen erabaki estrategikoak hartzeaz arduratzen dena.
  • Ondoren, Proiektu Esperimentalen Deialdira aurkeztu nahi duten ekimenek zalantzak argitzeko, ideiak beste pertsona eta eragile batzuekin kontrastatzeko eta beren proposamena hobetzeko gune bat eskainiko da, iLab-en sarearen laguntzarekin. Horretarako, dinamika bat prestatu da, gutxi gorabehera ordubeteko iraupena izango duena.

Parte-hartu nahi izanez gero, eman izena HEMEN

iLab-aren 1.go Foro Irekia

Urtarrilaren 17an | 10:00 - 13:30

Zabalgune Eraikina - Zabalgune Plaza, 11 48009 Bilbao

Informazio gehiago: ilabpartaidetza@euskadi.eus