Joan edukira
iLab

Transferentzia Proiektu Esperimentalak. 2024ko Deialdia

Deialdi honen helburua transferentzia proiektu esperimentalak babestea da parte-hartzea hobetu eta askotariko erronka eta esparruetan konponbideak eman ahal izateko ikuspegi, metodologia eta prozedura berritzaileak sustatzeko.

ILab komunitateari zuzendutako bozketa espazio ireki bat zabaldu da Transferentzia Proiektu Esperimentalen hautaketan ekarpen bat egin ahal izateko. Proiektuen emaitza transferentzia-ekintzak eta beste eragile batzuentzat erabilgarriak diren materialak izango dira. Azkenik, sarea hautaketan inplikatu nahi da komunitatean dagoen interesa ezagutzeko.

Bozketaren bitartez parte-hartze herritarrean esperientzia berritzaileen transferentzian zuzenduta dauden lau proiektu aukeratuko dira, 2024ko martxotik urrira bitartean garatuko direnak.

Jasotako hautagaitzen artean aurrez hautatutako zazpi proiektu aurkeztu dira bozketa irekira.

Bozketa-epea: 2024/02/27-2024/03/08

Banatu beharreko boto kopurua: pertsonako boto 2

Bozketarako erabilitako telefono-zenbaki bakoitzak 2 bozka eman diezazkieke 2 hautagairi(ezin da bi aldiz bozkatu hautagai beragatik). Telefono-zenbaki berak bozka gehiago ematen baditu, bozka erregistratua izanaren abisua eman arren, sistemak baliogabetzat joko du, eta ez da azken zenbaketara igaroko. Posible da 2 bozkak une desberdinetan ematea, hau da, erabiltzaile batek gaur hautagai baten alde bozkatu dezake eta bihar geratzen zaion bozka beste bati eman diezaioke. Kasu horretan, sistemak bi bozkak baliozkotzat joko ditu.

Ekimenen lehiaketa ILAB 2024