Joan edukira
iLab

Parte-hartzearen arloko berrikuntzari laguntzeko eta bultzatzeko laborategi bat da, prospekzioaz, esperimentazioaz eta transferentziaz baliatzen dena

Hainbat eragileren parte-hartze aktiborako eta elkarreraginerako plataforma bat eskaintzen du, inpaktu eraldatzailea eta balio publikoka sortuko duten konponbide berritzaileak sortzeko.

Herritarren parte-hartzea tresna bat da, sistema politiko gisa demokrazia hobetzeko aukera ematen diguna. Horrez gain, legeak, planak eta zerbitzu publikoak garatzeko eta hobetzeko balio duen tresna bat ere bada, baina baita gizarte-erronka konplexuei heltzeko mekanismo onuragarria ere.

Arlo publikoaren eta gizartearen arteko elkarlana beharrezkoa eta onuragarria da, baina tresna eta eredu malguak behar ditu, eguneratuta daudenak. iLab arlo horretako berrikuntza sustatzeko sortu zen.

iLab parte hartze arloan berrikuntzak egiteko laborategi publiko bat da, eta irtenbide zehatzak eta erabilgarriak eraikitzea du helburu. Erakundeentzako eta herritarrentzako lanerako gune egonkor gisa funtzionatzen du: sarean antolatutako komunitate bat da zeinean printzipio eta konpromiso batzuk partekatzen baitira.

2018tik Euskadi Gobernu Irekirako Aliantzaren parte da (Open Government Partnership-OGP). Euskadin OGPren parte garen 8 erakundeek (Eusko Jaurlaritza, hiru Foru Aldundiak, hiru hiriburuetako Udalak eta Innobasque-Berrikuntzaren Euskal Agentzia) Ekintza Plan bat adostu genuen eta haren arabera, besteak beste, partaidetza arloko berrikuntzarako laborategi bat diseinatzeko erronka hartu genuen gure gain. 2018-2020 aldian zehar laborategia elkarrekin diseinatzeko prozesu bat egin genuen, hainbat erakundetako eragileren, adituren eta erakunde zibikoren parte hartzearekin.