Joan edukira
iLab

iLab-aren transferentzia-proiektu esperimentalen bozketa zabaldu da

Otsailaren 27tik martxoaren 8ra bitartean, iLab-aren transferentziako proiektu esperimentalak bozkatzeko gunea zabalik egongo da. Bozketa horren bidez lau proiektu hautatuko dira eta hauek transferentzia ekintza berritzaileak eta beste eragile batzuek erabil ditzaketen elementu edo materialak garatuko dituzte.

Bozketa ireki honetan zazpi proiektuen artean hautatzen da. Proiektu hauek Deialdira aurkeztu ziren, eta iLab-eko Talde Eragileak –lurraldeko gizarte-, erakunde- eta enpresa-eragileek osatua– baloratu eta bozketa faserako aurre-hautatuak izan dira.

Hona hemen bozketara aurkeztutako proiektuak:

  • Haurren parte hartze kanal iraunkorrak sortzeko tresna Udalentzat | Agente sustatzaileak: OINHERRI Herri Hezitzaileak sustatzeko elkartea
  • Su txikitan | Agente sustatzaileak: Apitropik, Be&lab, Ko-garri, Farapi, Maraka
  • Getxo Zurekin | Agente sustatzaileak: Fundación Doble Sonrisa, Agirre Lehendakaria Center (ALC), Getxo Bihozbera
  • Wikikrazia | Agente sustatzaileak: Asoc WIKITOKI Elkarsorkuntzarako Laborategia. Colaboratorio IC, REAS Euskadi, red de economía alternativa y solidaria. Asociación cultural Espacio Plaza Sarean Kultur Elkartea.
  • ELLAS | Agente sustatzaileak: Punto Gorria Kultur Elkartea. Ainhoa Resano, Saray Pérez Castilla
  • Hiri biotikoak | Agente sustatzaileak: Pez estudio SC
  • Haurren Aurrekontu Irekiak (HAI PAI) | Agente sustatzaileak: Leioako Udala

Nork har dezake parte bozketan?

Parte hartzeko interesa duen edozein pertsonak edo eragilek bozkatu ahal izango ditu interesgarriak iruditzen zaizkion proiektuak. Pertsona bakoitzak bi proiektu hautatzeko aukera izango du.

Non eman dezaket botoa?

iLab-en web plataforman proiektu esperimentalen bozketa irekiari eskainitako atal bat egokituko da. Bozketa otsailaren 27an bertan argitaratuko da HEMEN.

Nola bozkatu dezaket?

Bozketa erraza izango da, pertsona bakoitzak bultzatu nahi dituen bi proiektu aukeratuko ditu bere botoarekin eta horretarako, autentifikaziorako telefono-zenbakia sartu beharko du. Emandako informazioa konfidentziala izango da, eta lortutako datuen pribatutasuna bermatuko da. Datu horiek botoak zenbatzeko bakarrik erabiliko dira.

Informazio orokorra:

Bozketa-epea: 2024/02/27 - 2024/03/08

Banatu beharreko boto kopurua: pertsonako boto 2